XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAGUNARENTZAT
URTEEKIN irudi eta konparazioak
muinerantz abiatzen dira,
iraun alde, inondik inora.
Hondoa jotzen dute halako batean:
saihesbideen buruan amildegiak dira.
Horoskopoek ez dute igerri ere egin, artean,
zorion-egunik izarretan,
nahiz zendra urratua duen lar eta sastraka
luze eta zuzen lagunaren lorratzak.